XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eragipen orren azpegi berezi bat, auxe, nabaritzeko: Gaur guziok, gure ikasketak erderaz egin ditugulako, ta ori ere indarrez egiña, gure oldozpenak erderaz be dagizkigu.

Badakit, edonork eta gai batzuetan bederen, aurretik bere burua gertu ezkero, oldozpenak egin eta mamitu ditzakela euzkeraz; baña gertutze ori gabe, edonork ere gai geyenetan, berez, erderaz oldozten duela esan bearr.

Eta ortxe ikusteko, bereziki, gure Erri`an jasan bearr dugun gogo-menperatzea nolako aundia dan.

Erderaren eragipena beti izan da ta beti ere izango da berdin; orrengatik gure Erria erderaz eriotzera doala ateman bearr da; ta aitzitik, euzkeraz bizira oldartuko zaigu; ezinbesteko ondorioetaz.

Ta erderaren eragipen ori berdin-berdin izango da, edonork eta edozertarako erabiltzean.

Alakotz, guretzat erdera dan guzia uztea bearr-bearrena da, naiz euzkeran sartuta dagoena naiz inguruan dabilkiguna.

Ba-dirudi Euskaltzaindi`ak, 1956`garrenean Arantzazu`ko batzarrean eman zuen aolku au: , eman zuenean, esandako asmoak zituela.

Zergatik ezta ontzat artu, gero, aolku on ura?.

Azken amarr urte auetan gurean izan ziran lendabiziko euzkal-idazleak aurkeztu dizkigute eredu bezela.

Baña idazle yaukal aien lana oso aintzakotzat artzeko izanarren, eziña zaigu eredutzat artu, oso laterakoiak izan ziralako, ta orrengatik euzkera lateraren bideetan barna eraman zutelako, gure izkuntzari, egiz, kaltea egiten.

Euzkera edatzeko ta indartzeko, bere bideak erabili bearr ditugu beti, ezinbestez, eta ez kaltegarri zaizkion beste guziak.

Azken amarr urte auetan ere, batasunerako bidea bezela euskera batua deitua izan dana guzioi sarrerazi nai-izan da; baña bide ori, esandako izpideengatik, ezin egokia izan iñola ere; ta egiazko bidea beste nunbait aurkitu bearr-izango dugu.

Euzkelgi guzietan erabiltzen dana euzkera da; edo, beste eraz esanda, euzkera izkelgi guzietakoa da.